BIDEOAK

3.DBH Lizarran

Martxoaren 30ean abiatu ginen 3.DBHkoak Lizarrara, eta bertan pasa genuen gaua. Han piraguan ibiltzeko eta altuerako probak egiteko aukera izan genuen.  Gustura ibili ginen.

Ikasketa-bidaia Parisen

Hemen dituzue bidaiak eman dituen hainbat momentuen argazkiak eta gure irakasleek prestatu duten bideoa. Oroitzapen ederrak!

 

Euskaraldiko erronkak

Hauek dira gure ikasle eta irakasle batzuk Euskaraldiari begira dituzten zenbait erronka. Eta zurea?

 

Bizikletada 2022

Irailaren 22an Donostiako Udalak antolatutako Bizikletada jardueran parte hartu genuen DBH4ko ikasleekin. Bizikletaz Donostian zehar ibili ginen beste eskolekin batera bizikletan ibiltzeko bide seguruak eskatuz.