Ikastolako Guraso Elkarteak “haur txoko” (goizeko zaintza) zerbitzua eskaintzen du goizeko 7:30etatik 9:00etara. Hona hemen ZERBITZUAREN EZAUGARRIAK:

 

·          Ordutegia: goizeko 7:30etatik 9:00etara da.

·          Eskola egutegiaren araberako zerbitzua ematen da.

·          Gehienez 14 ikasle onartzen dira begirale bakoitzeko (Hezkuntza Sailak adin tarteak nahasterakoan erabiltzen dituen gehienezko kopuruak kontuan hartu dira). Gutxieneko kopurua 9 ikaslekoa izango da.

·          Aurtengoan Martutenen aurrenekoz jarriko da martxan nahiz ikasle kopuru txikiagoa izan.

·          Ikasturte osorako zerbitzua da: ezin da noizbehinka edota beharraren arabera erabili.

·          2009-2010 ikasturtean 2 urteko gela eta LHko 3.maila bitarteko ikasleentzako emango da zerbitzua.

·          2 urtekoek, ikasgelako egokitze prozesua bukatzerakoan izango dute hasteko aukera (urriaren 13an edo azaroaren 2an).

·          2 urtekoak ikastetxean 7 ordu eta erdiz egon daitezke gehienez (Adibidez, haur txokora 7:30tan badoaz, 15:00ak baino lehen atera behar dira ikastetxetik).

·          Haurrek gosalduta etorri behar dute.

·          Kuota: 40-70 € bitartekoa izango da. Ikasturte hasieran izena ematen duten haur kopuruaren arabera. Horregatik, behin hasi eta gero ikasturte osorako kuotak ordaintzearen konpromisoa hartzen da (edota beste haur batek izena eman arte).

·          Kuota berdina da denentzat eta ez da ezberdintzen ordu erdiz, ordu betez edota ordu eta erdiz erabiltzen bada ere. Ezin da ezberdindu, bederen, aste batean bai eta hurrengoan ez erabiltzea.

·          Zerbitzua erabiltzen hasi ahal izateko 150€ tako aurrerapen bat eskatuko da (lehenengo hiruhilabetearen ordainketa gutxi gora behera aurreratzea)

·          Haur-txokoa Guraso Elkarteak kudeatzen du. Kuoten kobratzeak Elkartearen bidez bideratzen dira.

 

DATORREN IKASTURTEAN HAUR TXOKO ZERBITZUA ERABILI NAHI BADUZU, bete ezazu liburuxka honekin batera doakizun matrikula orria eta eraman ezazu Ikastolara irailaren 1a eta 3a artean ordainagiriarekin batera.