Agur, DBH4ko ikasleei eta beste hainbat ikasle, guraso eta irakaslei!
Ekainero bezala, hainbat pertsonari agur esan behar diogu, besteak beste DBHko 4. maila bukatu dutenei. Bejondeizuela! Zorte on eta uda zoragarria pasa dezazuela! Zuei eta gainontzeko guztiei!
Cocineros por el mundo proiektua
Azken egun hauetan geografiaz eta kulturaz asko ikasteaz gain, oso etekin goxoak eman ditu gazteleaniako proiektu honek. Sukaldari mundialak ditugu!
Sari banaketa ekitaldian goiz polita pasa genuen literaturaz gozatuz
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak 33. Koldo Mitxelena Literatura lehiaketako irabazleak saritzeko ekitaldian, sariak jasotzen izan ziren maiatzaren 28an, Udaletxeko Udalbatza aretoan gure 2DBHko sarituak: Lexuri Legorburu (Migranteen urratsetan bertsoarekin), Irati Olveira (Nolakoa zara mikroipuinarekin) eta Maddi Rezabal (Udaberriaren garaia mikroipuinarekin)
Epaimahaikedeak ere bertan izan ziren sariak banatzen: Ana Malagon idazlea,"Mattin" IƱaki Martiarena, komikigilea, Arantxa Urretabizkaia, idazlea, Inazio Mujika, idazlea, Yolanda Arrieta, idazlea, BeƱat Gaztelumendi, bertsolaria.
Ekitaldi osoa ikusteko aukera duzue ondoko estekan:
33.KOLDO MITXELENA LEHIAKETAKO SARI BANAKETA EKITALDIA
Eta irabazleen lanak irakurtzeko, jo ezazue honakora:
Irabazleen lanekin osatutako liburuxka
ZORIONAK BERRIZ ERE SARITU ETA AIPATU GUZTIOI!
Munduko jolasak DBH2
2. mailako ikasleek mudu osoko jolasak erakutsi dizkigute bideo honetan. Batzuk ezagunak egingo zaizkigu, beste batzuk ordea...:
2.A -Aila fruta. -Herri,herri soldaduak behar ditugu. -Karramarroak. -Babucha. -Muk. -Tasmaniako gizon korapilatsua. -Tasmaniako tigre eta deabruak. | 2.B -Bote bote. -4 erpinak. -Dragoi burua. -Fulling arms. -Gut tala. -Kingdon. -Mayt mât. -Takgro. -Tsarra eta nekazariak. | 2.C. -Dak, dak gouse. -Parak, panin, hian. | 2.D. -Dodgeball. -Dragoi burua. -Arsherez. -Birrantolaketa postala. -Iresulul. -Nai-ya-tai. -Zizua Tadargas. |
Herri jolasak DBH1
1. Mailako ikasleek gure herrietako jolasak erakutsi dizkigute bideo honetan. Batzuk gure arbasoenak, beste batzuk oraindik plazetan ikusi daitezkeenak:
1.A -Culi culi. Ez erori. -Goma. -Itsu itsuka. -Txapak. -1,2,3,4 txoriak kaka egin du. -Rondo. -Txapak. -Guda eta odola. | 1.B -Baloi eseria ( banaka, taldeka ) -Bomba. -Brile. -Harri, orri.. -Mobila apurtu. -Oruga lasterketa. -Polis & kakos. | 1.C -Kanikas. -Txapak. -Bandera. -Bikotearekin babestu. -Eser zaitez. -Gallinita ciega. |
ZORIONAK Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketan sarituei eta aipatuei!
Aurten ere gure hainbat ikasleren lanek saria eta aipamena lortu dute, 33. Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketan. Larunbatean jaso zituzten sariak Donostiako udaletxeko Pleno Aretoan. Oso ekitaldi polita izan zen.
Saridunei dagokienez, 2. DBHko 3 ikaslek lortu dute saria. Lexuri Legorburuk bertsoen sailean, Maddi Rezabalek mikroipuinarekin eta Irati Olveirak ere mikroipuinarekin. BEJONDEIZUELA!
Bestalde, aipamena jasotako ikasleak ere mordoxka bat izan dira. Bertsoen atalean, 1. DBHko Oihan GoƱi eta 4. DBHko Irati Saralegi zein Paula Alberro. Komikian, berriz, 2. DBHko Irati Zamakola, 3. DBHko Zihara Paquico eta 4. DBHko Maren Etxeberria. Olerkian, 2.DBHko Ainhoa Manterola eta 3. DBHko Uxue Artuzamonoa eta webkomikiarekin, 2. DBHko Eric-Andrei Vladu. Gure ikasleek lan bikainak egin dituzten seinale!
ZORIONAK, beraz, guztioi! Jarraitu sorkuntzaren bide polit honetan!
Booktrailer lehiaketako Publikoaren saria jasotzen
Aurten ere lortu dugu guztioi esker Galtzagorriko Booktrailer Lehiaketako Publikoaren saria lortzea!
Ostiralean izan ginen Tabakaleran saria jasotzen. Bertan, Elkar dendan liburu eta diskatan gastatzeko 200ā¬ko saria batetik, eta bestetik diplomak jaso zituzten 2DBH-Dko Naroak, Nahianek, Intzak eta Ekhik. Iqbalen historia nobelari buruz egindako booktrailerrarekin lortu zuten, jarraian ikus dezakezue beraien lana:LAUAK taldearen booktrailer saritua
Ekitaldian umoretsu ibili ginen, despisteak despiste, aurkezpenean nahasmen batzuk izanik ere, umorea izan zen nagusi. Hurrengo estekan duzue ekitaldi osoa ikusteko aukera: SARI BANAKETA EKITALDIA
Galtzagorriren Booktrailer Lehiaketan, 2Dkoak saridun
2.DBHn eta 4.DBHn, Galtzagorrik antolatzen duen Booktrailer Lehiaketan parte hartu dugu, eta talde batek publikoaren saria lortu du; hain zuzen ere, 2Dko LAUAK taldeak (Intza Güemes, Naroa Arratibel, Ekhi Urdangarin eta Nahiane Odriozola).
Ikasle hauek Iqbalen historia (Francesco D'Adamo) liburuari buruzko booktrailerra egin zuten. ZORIONAK saridunei eta parte hartu duzuen guztioi, lan bikainak egin dituzue eta!
SARI BANAKETA ekitaldia maiatzaren 20an, ostirala, izango da Tabakalerako Kutxa Kultur Plaza aretoan, 11:00etan. Ekitaldi honetara finalista eta irabazleak bertaratuko dira, tartean gure ikasle sarituak, eta gainerakook zuzenean jarraitu ahal izango dugu.
Hauxe da ZUZENEKO sari banaketa ekitaldia ikusteko esteka: SARI BANAKETA ZUZENEAN
III. Liburu Azoka ere arrakastatsua
Maiatzaren 4tik 6ra III. Liburu Azoka egin dugu, jolasgaraietan. Aurten gabonetan egin genuen lehenengo azoka eta Liburuaren Egunaren bueltan antolatu dugu bigarrena. Dena den, apirilaren bukaeran, eguraldi euritsua izan zenez, astebete atzeratu behar izan dugu.
Liburu asko ekarri zituzten ikasleek eta horrela, liburuak trukatzeko aukera paregabea izan dute. Ederra da ikasleak literatura munduan murgilduta ikustea!
Igandean denok KORRIKAra!!!
Korrikaren ibilbide osoa jarraitu dugu aste honetan. Bi egun baina ez dira falta Korrikaren lekukoak daraman mezu ezkutua irakurri ahal izateko. Oporrak hartuko ditugun arren, hezkuntza komunitate osoa animatu nahi dugu igandean Donostian egongo den euskararen aldeko festan parte hartzera, eta, bereziki, Arantzazuko Amaren kilometroan korrika egitera. 09:50etan Martuteneko tren geltokian. 3. mailako Hielen eta Uxue izango dira gure ordezkari lekukoa hartuz. Ondo pasa eta EUSKARAZ HITZEKIN!
Donostiako ibilbide osoa HEMEN
IRAKURRIZ, GOZATU!
Ikasturte honetan, irakurzaletasuna pizteko asmoz, irakurketa-saioak jarri ditugu martxan. Hori dela eta, astean behin ordubetez ikasleek nahi duten liburu, aldizkari, komiki, monografiko⦠irakurtzeko aukera izaten dute.
Egitasmo honekin lotuta, ikastetxeko pasilloetan irakurketa-txokoak antolatu ditugu eta bertan hainbat aldizkari zein liburu jarri ditugu eskura. Gure asmoa irakurketa-txoko hauek hazten eta aberasten joatea da.
Horretaz gain, ikasleek txoko hauek apaintzen ere lagundu dute, plastikako Igone irakaslearekin batera. Eskerrik asko, bihotz-bihotzez!
Bihar itzuliko dira
Parisen egun batzuk pasa ondoren, bihar, apirirlaren 8an, bueltan izango ditugu DBH4ko ikasleak eta irakasleak. Eiffel dorrean ere KORRIKAko petoak jantzi ahal izan dituzte. Abentura honen ondoren atseden hartzeko aukera izango duzue oporretan. Bejondeizuela!!
Argazki guztiak HEMEN
DBH4 ikasketa-bidaian
Igandean abiatu eta eguraldia eta umore ona lagun izan dituzte Futuroscopen. Orain, jadanik Parisera iritsi dira gure ikasketa bidaia egiten ari diren DBH4ko ikasleak eta irakasleak. Zenbait argazki ere bidaltzeko tartea hartu dute:
Argazki guztiak HEMEN
Arantzazuko Ama ere EUSKARAREN ALDE!!!
22. KORRIKA hastear da. Gaur, martxoaren 31ean, 16:30ean Amurrion abiatuko da eta 10 egunez Euskal Herriko txoko guztiak zeharkatu ondoren, Donostiara iritsiko da apirilaren 10ean. Euskararen aldeko ekimen erraldoi hau beso-zabalik jaso dugu eskolan. Hori dela eta, gaurtik aurrera Korrikaren inguruko lanketa egingo dugu. Eskolan Korrikaren ibilbidea erakusten duen mapa jarri da. Egunero ikasleek Korrika non dagoen markatuko dute, baita ordura arte pasa dituen herriak markatu ere. Bestalde, apirilaren 10ean Korrika Martutenetik igaroko da, zehazki, 9:54ean. Bai HH, LH eta DBHko irakasle eta ikasleek bertan parte hartuko dugu. Gainontzeko herritarrei dei egiten diegu egun horretan beraiek ere parte har dezaten.
Zurriola garbitzen Ekofish proiektuan
Lehengo asteazkenean Zurriola hondartzan zaborra biltzen eta jasotakoa MARNOBA app-aren bidez karakterizatzen aritu ziren 3A eta 3Cko ikasleak. Nahiz eta egunero garbitzen duten hondartza izan, zabor dexente jaso zuten. Egun berean 3B eta 3Dkoek mikroplastikoak jaso zituzten eta hondartza guztian egon daitekeen kopurua estimatu zuten: 3.267.000 mikroplastiko.
(argazki gehiago multimedia atalean)
Emakumeak aurrera!
Aurten, aurrenekoz ikastetxean deialdia eginda, korrika atera ginen ikastetxeko ikasleak, irakasleak eta langileak, 32. Lilatoian. Hurrengo urteei begira ohitura bihurtzea espero dugu, urtez urtez emakume gehiago bilduz. Aupa neskak!
Inauteriak 2022
Donostiako Birikak eta Egun Olinpikoa
Donostiako Birika irteeran 2.DBHko A, C eta D taldeek parte hartu zuten. Mendi zeharkaldi honetan Miramon inguruko basoetatik ibili ziren. Infernuko eskailerak korrika eta presaka igo genituen. Kobazulo batean babesa aurkitu genuen eta amaieran ibaia izokinak bezala igo eta Loiolako frontoian soka salton eta futbolean aritu ginen. Eguraldi eskasa baina arima alaia.
3.DBHko A taldeak, aldiz, Egun olinpiko irteera burutu zuen. Eguraldi eskasagatik mendi zeharkaldia aldatu behar izan genuen eta Belodromon atletismo frogak egin genituen citius, altius, fortius aldarrikatuz. Horretaz gain pilotan eta dantzan aritu ginen Atano III eta Trinketen.
Borroka eta Ametsa 21-22
Hemen dugu 1. DBHko ikasleek egin zuten ibilialdiaren bideoa. Oinezko zeharkaldi batean Txoritokieta eta San Markos bisitatu genituen. Mendi puntan errelebo lasterketa bat ere egin genuen. Eguraldi ederra izan genuen:
Donostiaren eta bertsolaritzaren arteko loturari buruz ikasten
2.DBHko ikasleekin, gelaz gela, bertso-ibilbidea egin dugu Donostian eta, asko ikasteaz gain, ederki pasatu dugu. Otsailaren 2an 2Bkoen txanda izan zen eta otsailaren 4an, berriz, 2Dkoena.
Hemendik aurrera, Donostiako hainbat lekutatik pasatzean, IƱigo gidariak kontatutako hainbat pasarte gogoratuko ditugula dudarik ez dugu. Eskerrik asko, IƱigo eta BAGERAko lagunak!
KRONIKA egunkarikoen bisita
Urtarrilaren 19an, Kronika egunkariko BeƱat de Los Arcos kazetariak 3. DBHko ikasleei albisteei buruzko masterclass berezia eskaini zien. Bertan, Kronika egunkariari buruzko nondik norakoak azaldu zizkien: zer den Kronika, zein den euren dinamika, egunkariaren atalak, lan-talde nortzuk osatzen duten, zeintzuk diren komunikabidearen helburuak, egunkaria non jaso daitekeen, etab.
Bestalde, maila horretako ikasleek Euskara ikasgaian albistegia landu behar dutenez, unitate didaktiko hori osatze aldera, BeƱatek albisteak nola idazten diren azaldu zien: Albistearen atalak, albistearen egitura, idazketaren prozesua zein den, baliabide linguistiko erabilienak, etab. Lau geletako ikasleek adi entzun zituzten BeƱaten azalpenak eta amaieran kazetariari galderak egin zizkioten, zalantzak argitzeko. Oso saio interesgarria izan zen.
Azkenik esan, apirilaren hasieran ikasleek idatziriko albisteak biltzen dituen "Ikasleen txokoa" deituriko gehigarria argitaratuko duela Kronikak. Mila esker BeƱat, mila esker Kronika!
Aurrematrikulazioa 2022-2023
AURKEZPEN HITZALDIAK
Astelehena 24 eta asteartea 25
arratsaldeko 17:30etan eta 19:00etan (bi txanda)
Informazio osoa hemen
Astigarragako Herri Eskolatik edo Arantzazuko Ama Ikastolatik datozen ikasleek ez dute ezer egin beharrik, momentuz. Automatikoki egingo zaie aurrematrikula.
Edozein azalpen behar izan ez gero, jarri gurekin harremanetan: 943 899 280 edo 012960aa@hezkuntza.net
2022-2023 ikasturterako matrikulazioa: urtarrilaren 17tik 28ra
Bertso-ibilbideak, Donostian barna
Abenduaren 20an eta 22an Donostiara joan ginen 2. DBHkoekin, Donostiaren eta bertsolaritzaren arteko harremanaz pixka bat gehiago ikasteko. Gidari-lanak Bagerako IƱigok egin zituen.
Ibilbidea Antzoki Zaharrean abiatu genuen eta geldialdiz geldialdi, hainbat kontu interesgarriren berri izateko aukera izan genuen. Gainera, eguraldia lagun, gustura asko egin genuen ibilbidea. Urtarril-otsailean jarraituko dugu ibilbide hauek egiten, 2.DBHko gainerako taldeekin.
Euskararen Eguna 21
Gaur, gure hizkuntzaren egunean, bukaera eman diogu aste osoko egitarauri. Ah! Kahoot txapelketaren irabazleak 4.Bko ikasleak izan dira, zorionak zuei eta partehartzaile guztiei!!
EUSKARAK 365 EGUN!!
Mintzodromoa
Atzo, Euskararen astearekin jarraituz, Mintzodromoa izan genuen Arantzazuko Ama BHIn. DBH4ko ikasleek, aldiz, Makalarekin podcast tailerra egin zuten.
Txalaparta ikastaroa
Gaur hasiera eman diogu Euskararen Asteari. 1.A-koek txalaparta tailer bat izan dute Felipe Ugarterekin. Primeran aritu dira! Hurrengo eguneten beste taldeen txanda izango da. Bihar ere 3. eta 4. mailakoek izango dute euskaraz gozatzeko aukera.
Argazki eta bideo gehiago hemen
Bizitza zientifikoen 10. topaketak
Atzo Eureka Zientzia Museoak antolatuta "Bizitza Zientifikoen" 10. topaketara joan ziren DBH4-ko Fisika-kimikako ikasleak. Bertan zientziarekin lotutako hainbat arlotan bere lana garatzen duten profesionalak entzun eta beraiekin zuzenean hitz egiteko aukera izan zuten.
Gustura ibili ziren; baita zientzia, teknologia eta ikerketari buruzko ikuspegia zabaldu eta etorkizunera begira lan aukera batzuk ezagutu ere.
Irati Oskoz ikasle ohia poz-pozik, Urruzuno saria jaso eta gero
Irati Oskozek Urruzuno Literatur Lehiaketan saria lortu zuen Aukeratzen ez diren bidaiak poesiarekin eta irailaren hasieran 5 bat eguneko egonaldian parte hartu ahal izan zuen gainerako saritutako gazteekin, Arantzan. Iaz gurean 4. DBH egin zuen ikaslea pozez zoratzen itzuli da egonaldi horretatik.
KRONIKA ere bildu da Iratirekin eta honako elkarrizketa interesgarri hau egin diote.
Sartu linkean eta gozatu elkarrizketarekin!
Poza ematen du gaztetxoei sorkuntzaren munduan murgiltzeko horrelako gogoa eta ilusioa nabaritzeak.
Hori dun eta, Irati! Segi aurrera!
Urruzuno Literatur Lehiaketan, Irati Oskoz saridun
Irati Oskozek, iazko ikasturtean 4. DBHn izan genuen ikasleak, saria lortu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatzen duen Urruzuno Literatur Lehiaketan.
Poesia sailean, B kategorian lortu du saria, Aukeratzen ez diren bidaiak lanarekin. Hori dela eta, abuztuaren 30etik irailaren 3ra literatura-egonaldi batean parte hartu du gainerako saridunekin. Sari-emate ekitaldia, berriz, irailaren 3an, ostirala, izan zen.
ZORIONAK, Irati!!! Segi irudimenaren bidezidorrean barna bide berriak urratzen!
Aurkezpena irailaren 8an
Hemen dugu ikasturte berria. Gozatu geratzen zaizkizuen azken opor egunak eta indar berrituta etorri datorren asteazkenean!
1. DBH - 10:00etan geletan
2. DBH - 10:30etan geletan
3. DBH - 11:00etan geletan
4. DBH - 11:30etan geletan
Gogoan izan: salbuespen gisa, egun horretan DENOK sarrera nagusitik sartuko gara.
Agur Aszen eta Xabierri
Urtea oso zaila izan da nahiz ta jakin teoria Ai ene, Xabi, goza ezazu aurrean duzun zoria Nahiz eta ezin bereizi ondo gaizkia eta ongia Testu liburun geldituko da beti zure memoria. | ![]() | Jubilazio ertzean, Aszen, hau da azken bazkaria Heltzea eta bizi izana luzaro zure distira Joan dadila poztasun dena zu egongo zaren tokira Hainbat lagunek bizi nahi luke bizi izan zaren neurrira Bihotz oneko pertsonak beti ongi etorriak dira. |