KRONIKA egunkarikoen bisita

Urtarrilaren 19an, Kronika egunkariko Beñat de Los Arcos kazetariak 3. DBHko ikasleei albisteei buruzko masterclass berezia eskaini zien. Bertan, Kronika egunkariari buruzko nondik norakoak azaldu zizkien: zer den Kronika, zein den euren dinamika, egunkariaren atalak, lan-talde nortzuk osatzen duten, zeintzuk diren komunikabidearen helburuak, egunkaria non jaso daitekeen, etab.

Bestalde, maila horretako ikasleek Euskara ikasgaian albistegia landu behar dutenez, unitate didaktiko hori osatze aldera, Beñatek albisteak nola idazten diren azaldu zien: Albistearen atalak, albistearen egitura, idazketaren prozesua zein den, baliabide linguistiko erabilienak, etab. Lau geletako ikasleek adi entzun zituzten Beñaten azalpenak eta amaieran kazetariari galderak egin zizkioten, zalantzak argitzeko. Oso saio interesgarria izan zen.

Azkenik esan, apirilaren hasieran ikasleek idatziriko albisteak biltzen dituen "Ikasleen txokoa" deituriko gehigarria argitaratuko duela Kronikak. Mila esker Beñat, mila esker Kronika!

Aurrematrikulazioa 2022-2023

 

AURKEZPEN HITZALDIAK

 

Astelehena 24 eta asteartea 25

arratsaldeko 17:30etan eta 19:00etan (bi txanda)

 

 

Informazio osoa hemen

 

Astigarragako Herri Eskolatik edo Arantzazuko Ama Ikastolatik datozen ikasleek ez dute ezer egin beharrik, momentuz. Automatikoki egingo zaie aurrematrikula.

 

Edozein azalpen behar izan ez gero, jarri gurekin harremanetan: 943 899 280 edo 012960aa@hezkuntza.net

DBH2ko ikasleak gure uren tratamendua ikasten

Gabonetatik bueltan DBH-2ko ikasleak Petritegira joan gara, Añarbeko uren araztegira. Gure iturrietara iristen den uraren tratamendua ikusi eta ikasi dugu. Gertu eta interesgarri!

2022-2023 ikasturterako matrikulazioa: urtarrilaren 17tik 28ra

 

Bertso-ibilbideak, Donostian barna

Abenduaren 20an eta 22an Donostiara joan ginen 2. DBHkoekin, Donostiaren eta bertsolaritzaren arteko harremanaz pixka bat gehiago ikasteko. Gidari-lanak Bagerako Iñigok egin zituen.

Ibilbidea Antzoki Zaharrean abiatu genuen eta geldialdiz geldialdi, hainbat kontu interesgarriren berri izateko aukera izan genuen. Gainera, eguraldia lagun, gustura asko egin genuen ibilbidea. Urtarril-otsailean jarraituko dugu ibilbide hauek egiten, 2.DBHko gainerako taldeekin.

II. Liburu azoka martxan da

Lehengo ostegunetik asteazkenera arte, DBHko ikasleek liburu-trukea egiteko aukera izango dute. Horretarako, ikusgai dituzte liburuak jolasgaraietan, altxorren bat begiz jo eta etxera eramateko. Oraindik garaiz zabiltzate trukea egiteko, beraz, aprobetxatu!

II. Liburu Azoka

Euskararen Eguna 21

Gaur, gure hizkuntzaren egunean, bukaera eman diogu aste osoko egitarauri. Ah! Kahoot txapelketaren irabazleak 4.Bko ikasleak izan dira, zorionak zuei eta partehartzaile guztiei!!

 

EUSKARAK 365 EGUN!!

 

Mintzodromoa

Atzo, Euskararen astearekin jarraituz, Mintzodromoa izan genuen Arantzazuko Ama BHIn. DBH4ko ikasleek, aldiz, Makalarekin podcast tailerra egin zuten.

Txalaparta ikastaroa

Gaur hasiera eman diogu Euskararen Asteari. 1.A-koek txalaparta tailer bat izan dute Felipe Ugarterekin. Primeran aritu dira! Hurrengo eguneten beste taldeen txanda izango da. Bihar ere 3. eta 4. mailakoek izango dute euskaraz gozatzeko aukera.

Argazki eta bideo gehiago hemen

Bizitza zientifikoen 10. topaketak

Atzo Eureka Zientzia Museoak antolatuta "Bizitza Zientifikoen" 10. topaketara joan ziren DBH4-ko Fisika-kimikako ikasleak. Bertan zientziarekin lotutako hainbat arlotan bere lana garatzen duten profesionalak entzun eta beraiekin zuzenean hitz egiteko aukera izan zuten.

Gustura ibili ziren; baita zientzia, teknologia eta ikerketari buruzko ikuspegia zabaldu eta etorkizunera begira lan aukera batzuk ezagutu ere.

Irati Oskoz ikasle ohia poz-pozik, Urruzuno saria jaso eta gero

Irati Oskozek Urruzuno Literatur Lehiaketan saria lortu zuen Aukeratzen ez diren bidaiak poesiarekin eta irailaren hasieran 5 bat eguneko egonaldian parte hartu ahal izan zuen gainerako saritutako gazteekin, Arantzan. Iaz gurean 4. DBH egin zuen ikaslea pozez zoratzen itzuli da egonaldi horretatik.

 

KRONIKA ere bildu da Iratirekin eta honako elkarrizketa interesgarri hau egin diote.

Sartu linkean eta gozatu elkarrizketarekin!

https://kronika.eus/astigarraga/1633091788097-nire-buruari-esaten-dizkiodan-gauzetan-bilatzen-ditut-idazteko-edo-sortzeko-ideiak

 

Poza ematen du gaztetxoei sorkuntzaren munduan murgiltzeko horrelako gogoa eta ilusioa nabaritzeak.

 

Hori dun eta, Irati! Segi aurrera!

 

BEKAK. Irailaren 30ra arte

Urruzuno Literatur Lehiaketan, Irati Oskoz saridun

Irati Oskozek, iazko ikasturtean 4. DBHn izan genuen ikasleak, saria lortu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatzen duen Urruzuno Literatur Lehiaketan.

 

Poesia sailean, B kategorian lortu du saria, Aukeratzen ez diren bidaiak lanarekin. Hori dela eta, abuztuaren 30etik irailaren 3ra literatura-egonaldi batean parte hartu du gainerako saridunekin. Sari-emate ekitaldia, berriz, irailaren 3an, ostirala, izan zen.

 

ZORIONAK, Irati!!! Segi irudimenaren bidezidorrean barna bide berriak urratzen!

 

Aurkezpena irailaren 8an

Hemen dugu ikasturte berria. Gozatu geratzen zaizkizuen azken opor egunak eta indar berrituta etorri datorren asteazkenean!

1. DBH - 10:00etan geletan

2. DBH - 10:30etan geletan

3. DBH - 11:00etan geletan

4. DBH - 11:30etan geletan

Gogoan izan: salbuespen gisa, egun horretan DENOK sarrera nagusitik sartuko gara.

Agur Aszen eta Xabierri

Urtea oso zaila izan da

nahiz ta jakin teoria

Ai ene, Xabi, goza ezazu

aurrean duzun zoria

Nahiz eta ezin bereizi ondo

gaizkia eta ongia

Testu liburun geldituko da

beti zure memoria.

   

Jubilazio ertzean, Aszen,

hau da azken bazkaria

Heltzea eta bizi izana

luzaro zure distira

Joan dadila poztasun dena

zu egongo zaren tokira

Hainbat lagunek bizi nahi luke

bizi izan zaren neurrira

Bihotz oneko pertsonak beti

ongi etorriak dira.