Liburuen zerrenda

Hemen duzue hurrengo ikasturtean erabiliko ditugun liburuen zerrendak (ez da aldaketarik eman aurreko ikasturtetik):

 

DBH1 DBH2 DBH3 eta DBH4

 

Ekofish proiekturako artelanen erakusketa

Dakizuen bezala, 3. DBHko ikasleak Ekofish proiektua lantzen ari dira eta hori dela eta, lau ikaslek (Aimar Olasagasti, Ander Enciso, Beñat Garcia eta Beñat Otaegi) Astigarragako lau puntutan (Kale Nagusia, Arrobitxulo parkea, Joseba Barandiaran plaza eta Foru enparantza) hondakin plastikoz egindako artelanak ipini zituzten astelehenean, eta bihar arte egongo dira ikusgai.

Udalekoekin harremanetan egon dira, elkarrizketa egin diete eta hainbat hedabideetan agertu da.
Gerturatu zaitezte ikustera, benetan politak dira eta!

Hemen, lanaren inguruko esteka batzuk daude. Kronikak argitaratu du egunkarian eta sareetan eta udalak udaleko webgunean eta sare sozialetan ere jarri du

https://kronika.eus/astigarraga/1592328887004-ikusgai-gaur-arte-hondakin-plastikoz-egindako-figurak

http://www.astigarraga.eus/eu/-/ekofish-proiektuko-figurak-herriko-lau-puntutan-asteazkena-arte-ikusgai

https://www.facebook.com/Astigarragako

https://twitter.com/AstiarrakoUdala

Koldo Mitxelena Literatur Lehiaketaren sari emate ekitaldia

Egoerak hala behartuta, ekitaldia ez da aurrez aurrekoa izan, baina urteroko parte-hartzaileek jarri dute beren hondar alea. Esate baterako, Iñaki Salvador eta Ainara Ortegaren musikaz, Ansorena txistulariak bideoari emandako sarreraz... eta beste hainbat lagunen parte-hartzeaz gozatzeko aukera izango dugu. Lan ederra izan da eta bideo polit batean jaso da dena, urtero bezala.

 

Gure sarituak bideoaren minutu hauetan azaltzen dira: Amets, 34. minutuan eta, Aner, berriz, 43:45 minutuan.

 

Bestalde, webean bertan duzue guztiaren berri, baita lanen liburuxka ere. Gozatu!

 

Gure talde guztien aurkezpenak erakusgai

Hemen dituzue aurtengo Ekofish proiekturako gure 3. mailako ikasleek egin dituzten taldeko lanen aurkezpenak:

 

EKOFISH Proiektuaren lehen aurkezpenak

Lehen taldeak hasi dira bere aurkezpen bideoak bidaltzen. Ekofishen web orrian dituzue ikusgai:

 

JIMENAK TALDEA  eta ESPENI

 

DBH4:REGRESO A LAS AULAS

Hola a todos y todas:

 

Últimamente, estamos viviendo una situación de gran confusión. Hemos recibido información a través de la prensa, después un cambio, después otro cambio e información contradictoria. Por este motivo no os hemos enviado información hasta ahora.

 

En la actualidad, y según nos consta por Inspección, el alumnado de 4º de la ESO debe finalizar el curso de forma presencial. No obstante, con el fin de garantizar la seguridad sanitaria, no todos los alumnos y alumnas volverán a la escuela. Sólo los que necesitan refuerzo, organizados de forma diferente, recibirán clases presenciales. El resto, hasta el 19 de junio, seguirá con el 'teletrabajo'. Los tutores han indicado qué alumnos y alumnas deberán acudir al centro. Las sesiones de refuerzo comenzarán el 28 de mayo. Se adjunta el horario que hemos confeccionado.

 

Según el decreto del Departamento de Educación, en la 3ª evaluación, estamos trabajando las competencias y contenidos básicos. Sin embargo, los alumnos y alumnas que tienen evaluaciones pendientes, están reforzando dichas evaluaciones. En consecuencia, para la nota final, realizaremos la media de los resultados obtenidos en la 1ª y 2ª evaluación, y además, tendremos en cuenta lo hecho en el tercer trimestre.

 

Sin otro particular y esperando que la salud nos acompañe, un abrazo.

EKOFISH

Itxialdi aurretik hasi ginen gaia lantzen. Ikasleek klasean gaiari buruzko informazioa jaso zuten jarduera ezberdinen bitartez (bideoak, testuak, grafikoak...). Itxialdiaren aurretik ere irteera bat egin ahal izan zuten arazoa bertatik bertara ikusteko. 3A eta 3B Agitiko hondartzara joan ziren eta bertan zabor pila bat jaso eta marnoba app-a erabiliz karakterizatu ere. 3.C eta 3.Dkoak Zurriolara joan ziren mikroplastikoak aztertzera. Primeran egin zuten lan. Baina aste horretan bertan etxera joan behar izan genuen...

 

AGITI ZURRIOLA

 

Lehengo astean gaiari heldu diogu berriro ere, arazoa gogoraraziz lehenengo, eta proiektuak pentsatzen hasteko saio bat egin dugu, eta hemendik aurrera horretan arituko gara biologia eta fisika kimika ikasgaietan. Ea ideia politak eta eraginkorrak ateratzen diren, beharra handia dago eta!!!! Bestalde gaur eta bihar ikasleek urnietako ontzi sailkapen planta ezagutu ahal izango dute, bertaratu ezin dugunez, bisita birtualak antolatu ditugu. Ea ondo ateratzen den!

 

EUSKAL GAZTE KANTUTEGIA

Optativas de 4º de la ESO

Aquí teneis la presentación explicativa de las optativas de 4º. Pensadlo bien eta no olvideis responder el formulario que os hemos enviado al correo de la escuela.

Aurten ere Koldo Mitxelena Literatura Saria jasoko dute gure ikasle batzuek

Koldo Mitxelena Literatur Lehiaketan, 4. DBHko 2 ikaslek saria lortu dute: Amets Beteluk ipuina sailean eta Aner Urdangarinek, berriz, bertsoa sailean. Bestalde, Beñat Sasiainek aipamena lortu du bere bertso sortarekin. Donostiako ikastetxeetako ikasleek parte har dezakete literatur lehiaketa honetan eta, egia esan, urte askotako tradizioa du lehiaketak.

Bestalde, sari-banaketa egiteko ekitaldia bertan behara geratu den arren, birtualki egingo da. Bejondeizuela, Amets, Beñat eta Aner! Segi horrela! Parte hartu duzuen guztioi ere zorionak! Inondik inora ere, berri bikaina da, egoera berezi hau goxatzeko! Gogoan izan, sormenak ez du mugarik; ba al dago jolas politagorik? Sentitu, pentsatu, ekin! Hauexek sarituak eta lanak:

 

Bertsoa E URDANGARIN GALARTZA,ANER DBH AGUR
Ipuina E BETELU UGARTEMENDIA,AMETS I LITTLE GIRL
Bertsoa E SASIAIN ALKIZA,BEÑAT GURE MUNDU BERDEA ?

Consejo orientador

¿Y después de la ESO, qué?

Ohar garrantzitsuak

Egoera zaila dugu benetan. Irakasleak ahalegina egiten ari dira, eta zuen seme alabekin harremanetan daude lanak, azalpenak e.a. bidali eta jasoaz. Eskertuko genizueke zuen seme alabak saiatzen ari direla ziurtatuko bazenute. Baliabide arazorik izanez gero, lasai adierazi. 

Datozen bi asteetan ikastetxea irekita egongo da 9:00tatik 14:00tara, hori bai, txirrina jo behar da, atea itxita egongo baita. Edozer gauza behar baduzue, gogoratu gurasoak etorri behar duzuela, eta ez ikasleak. 

Eskolen aldi baterako etetea beste abisu bat eman arte luzatzen da.

Klaseen etenaldia

 

COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko hartu erabakia hartu da.

 

Bitartean online jarraituko dugu ikasleei lanak bidaltzen. Ziurtatu, faborez, mezuak irakurri eta bete egiten dituztela.

Orientazio aholkua DBH4koentzat

Datorren ikasturtean zuen seme-alabek egin behar duten aukeraketari buruzko informazioa jasotzeko (Batxilergoak, Lanbide Heziketa Zikloak...) eta dituzuen zalantzak argitzeko, MARTXOAREN 10an 18:00etan batzarra egingo dugu.

Dantzaldia 2020

Ituren 2020

Urtarrilaren 27an, astelehena, Iturena joan ginen 2. DBHko ikasleekin; bertako inauteria ezagutzeko asmoz. Goizean Uraren ibilbidea egin genuen Elgorriagatik Aurtitzera eta bertan bazkaldu ondoren, joareekin batera, Iturengo plazara hurbildu ginen. A zer festa eta anabasa, plazan eta kale ixkinetan! Ederki pasatu zuten ikasleek, jaian erabat murgilduta.

 

PREMATRÍCULA 2020-2021

Con motivo del comienzo de la matriculación para el curso 2020-2021, hemos querido organizar una reunión informativa sobre el IES ARANTZAZUKO AMA. En la misma os hablaremos sobre las características más relevantes de la Educación Secundaria y de nuestros trabajos más significativos. También, cómo no, trataremos de aclarar todas las dudas que os puedan surgir. Cualquiera que esté interesad@ en conocer nuestro centro será bienvenid@.

Por lo tanto, recibid esta invitación para la reunión que celebraremos en las instalaciones de Martutene el próximo lunes 27 de enero a las 6 de la tarde.

 

Asignaciones individualizadas de transporte escolar. 2019-2020. Convocatoria

Asignaciones individualizadas de transporte escolar. 2019-2020. Convocatoria 

TxuriUrdin 2019

Hemen dituzue gure patinatzaile trebeak:

Euskararen Egunak badu bere egitaraua:

 

 

Aurten ere Bide Heziketa

Azken urteetan bezala, Donostiako Udaltzaingoaren laguntzaz, Bide Heziketa jaso dute gure ikasleek. Ikastetxean azalpenak jaso ondoren, inguruan ibilalditxoa egin genuen.

 

Irrisarri 2019-2020 DBH1

Ikasturtea ondo hasteko eta elkar ezagutzeko, gure lehengo mailako ikasleek irteera ederra egin zuten:

 

eINIKA

Moodle