Euskararen Eguna 21

Gaur, gure hizkuntzaren egunean, bukaera eman diogu aste osoko egitarauri. Ah! Kahoot txapelketaren irabazleak 4.Bko ikasleak izan dira, zorionak zuei eta partehartzaile guztiei!!

 

EUSKARAK 365 EGUN!!

 

Mintzodromoa

Atzo, Euskararen astearekin jarraituz, Mintzodromoa izan genuen Arantzazuko Ama BHIn. DBH4ko ikasleek, aldiz, Makalarekin podcast tailerra egin zuten.

Txalaparta ikastaroa

Gaur hasiera eman diogu Euskararen Asteari. 1.A-koek txalaparta tailer bat izan dute Felipe Ugarterekin. Primeran aritu dira! Hurrengo eguneten beste taldeen txanda izango da. Bihar ere 3. eta 4. mailakoek izango dute euskaraz gozatzeko aukera.

Argazki eta bideo gehiago hemen

Bizitza zientifikoen 10. topaketak

Atzo Eureka Zientzia Museoak antolatuta "Bizitza Zientifikoen" 10. topaketara joan ziren DBH4-ko Fisika-kimikako ikasleak. Bertan zientziarekin lotutako hainbat arlotan bere lana garatzen duten profesionalak entzun eta beraiekin zuzenean hitz egiteko aukera izan zuten.

Gustura ibili ziren; baita zientzia, teknologia eta ikerketari buruzko ikuspegia zabaldu eta etorkizunera begira lan aukera batzuk ezagutu ere.

Irati Oskoz ikasle ohia poz-pozik, Urruzuno saria jaso eta gero

Irati Oskozek Urruzuno Literatur Lehiaketan saria lortu zuen Aukeratzen ez diren bidaiak poesiarekin eta irailaren hasieran 5 bat eguneko egonaldian parte hartu ahal izan zuen gainerako saritutako gazteekin, Arantzan. Iaz gurean 4. DBH egin zuen ikaslea pozez zoratzen itzuli da egonaldi horretatik.

 

KRONIKA ere bildu da Iratirekin eta honako elkarrizketa interesgarri hau egin diote.

Sartu linkean eta gozatu elkarrizketarekin!

https://kronika.eus/astigarraga/1633091788097-nire-buruari-esaten-dizkiodan-gauzetan-bilatzen-ditut-idazteko-edo-sortzeko-ideiak

 

Poza ematen du gaztetxoei sorkuntzaren munduan murgiltzeko horrelako gogoa eta ilusioa nabaritzeak.

 

Hori dun eta, Irati! Segi aurrera!

 

BECAS. Hasta el 30 de septiembre

Urruzuno Literatur Lehiaketan, Irati Oskoz saridun

Irati Oskozek, iazko ikasturtean 4. DBHn izan genuen ikasleak, saria lortu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatzen duen Urruzuno Literatur Lehiaketan.

 

Poesia sailean, B kategorian lortu du saria, Aukeratzen ez diren bidaiak lanarekin. Hori dela eta, abuztuaren 30etik irailaren 3ra literatura-egonaldi batean parte hartu du gainerako saridunekin. Sari-emate ekitaldia, berriz, irailaren 3an, ostirala, izan zen.

 

ZORIONAK, Irati!!! Segi irudimenaren bidezidorrean barna bide berriak urratzen!

 

Aurkezpena irailaren 8an

Hemen dugu ikasturte berria. Gozatu geratzen zaizkizuen azken opor egunak eta indar berrituta etorri datorren asteazkenean!

1. DBH - 10:00etan geletan

2. DBH - 10:30etan geletan

3. DBH - 11:00etan geletan

4. DBH - 11:30etan geletan

Gogoan izan: salbuespen gisa, egun horretan DENOK sarrera nagusitik sartuko gara.

Agur Aszen eta Xabierri

Urtea oso zaila izan da

nahiz ta jakin teoria

Ai ene, Xabi, goza ezazu

aurrean duzun zoria

Nahiz eta ezin bereizi ondo

gaizkia eta ongia

Testu liburun geldituko da

beti zure memoria.

   

Jubilazio ertzean, Aszen,

hau da azken bazkaria

Heltzea eta bizi izana

luzaro zure distira

Joan dadila poztasun dena

zu egongo zaren tokira

Hainbat lagunek bizi nahi luke

bizi izan zaren neurrira

Bihotz oneko pertsonak beti

ongi etorriak dira.

Ikasturte xelebre honen amaiera

Kostata bada ere, pandemiak erabat baldintzatu duen ikasturte honi irteeratxo batzuekin egin genion agurra. Hemen horietako batzuen bideoak. Ondo pasa uda! Atseden hartu datorren ikasturteari gogoz ekiteko!
 
Donostian zehar  oinezko  ibilaldia  egin  genuen eta  naturak  ematen  zituen  aukerak  probestu  elkarrekin  ondo  pasatzeko. Egin genituenen artean: orientazio  froga  bat  Gladis Enean, korrikaldia Frantzia Pasealekuan, Taldeko  dantza elkarrekin landu JERUSALEMA, Urgull mendian bisitatxoa eta eskalada, eta Kontxako hondartzan udako kirolak eta  bainua .
 
Oso ondo pasatu genuen bai ikasleak bai irakasleak ere.

(Ainhoa Manterolak egindako bideoa)

 

 

Ekofish-i agurra

Proiektu honi amaiera bikaina eman genion. Oso ondo pasatzeaz gain, guztira 3kg zabor arrantzatu genituen. Itsasoko hondakinak biltzearen zailtasunaz jabetu ziren gure ikasleak, lurrean egin behar dugun prebentzio lanari indarra emanez eta gazteen garatu dituzten proiektuen balioa sarituz.

 

Segi gure itsasoa maitatzen eta zaintzen. Zaborrik onena, sortzen ez dena!!!

Gorputza eta burua mugitzeko jolasak

Ea gustoko duzuen gure ikasleek prestatu duten jolasen bilduma. Aukera handia dagoenez, ez dago geldi geratzeko aitzakirik!

 

Esker mila bideoa muntatu duen Ainhoa Manterolari!

Book trailer lehiaketan publikoaren saria jaso dugu

Book trailer lehiaketan saria jaso zuten Jon Arretxeren eskutik Janirek, Izarok, Sarak eta Aetzek.

Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketan sarituak eta aipatuak Kronikan

Beheko testuan sakatu eta ikusgai izango duzue Kronika egunkarikoek gure ikasle saritu eta aipatuei egindako erreportaia. Bertan beraien lanak ere irakur ditzakezue.

 

Kronikan Koldo Mitxelenan saridun eta aipatu izan direnekin erreportaia eta beraien lanak ikusgai.

 

 

Charla para madres y madres

 

 

• Pautas y actividades para educar a menores en el mundo digital

 

• Controles parentales (tipos de aplicaciones y funcionamiento)

 

• Riesgos de las redes sociales y de los juegos online así como pautas para prevenirlo

Se os ha enviado por correo elektroniko el formulario que debéis rellenar para poder participar

Jolastuz zaborra sailkatzen ikasi

DBH3ko ikasleak Ekofish proiekturako egiten ari diren ekintzen artean, gaurko ginkana antolatu dute Astigarragan, 8 urtetik gorako haurrentzat. Arratsaldeko 5etan hasiko da. Ondo pasa denok!

Book trailer lehiaketan publikoaren saria lortu dugu!

Eskerrik asko bozketan parte hartu duzuen guztioi!

Maiatzaren 21ean saria jasotzen izango gara.

Ekitaldia streaming bidez ikusteko aukera izango da. 

 

Galtzagorriko Liburu Gaztea Book Trailer lehiaketaren sari banaketa ekitaldian izango gara, 1DBH-C gelako Squad C taldeak (Aetz Goia, Izaro Muñoz, Janire Perez, Sara Tornero) egindako lanari esker gure ikastetxeak lortutako Publikoaren saria jasotzen. Osasun egoera dela eta, familiek eta eskola kideok streaming bidez jarrai dezakezue Nerea Arriola aktore eta umoregileak Donostiako Tabakaleran aurkeztuko duen ekitaldia.

 

EGUNA: maiatzak 21, ostirala

ORDUA: goizeko 11:00etan

HELBIDEA: https://youtu.be/5IP32H5LDtE

 

Gure idazle eta komikigileak sariak jasotzen

 

Koldo Mitxelena Literatura lehiaketako sarien banaketa  ekitaldia aurten  maiatzaren 20anosteguna, arratsaldeko 18:30ean egingo da Udaletxeko pleno aretoan. Osasun egoera dela-eta aforoa murriztu dute, eta saridunak bakarrik egongo dira ekitaldian alkate, epaimahai, musikariak eta aurkezlearekin batera. Gure ikasleak sariak jasotzen streaming bidez jarraitzeko aukera izango dugu bai familiek eta baita eskolako beste kideok ere.

 

Eguna: maiatzak 20, osteguna.

Ordua: arratsaldeko 18:30ean.

 

Hona hemen lotura: https://www.youtube.com/watch?v=_gIEOa09Xs4

Ostegunean ekitaldirako aktibatuko da.

 

ZORIONAK IRABAZLE ETA AIPAMENA JASO DUZUEN GUZTIOI!  

Bigarren eskuko azoka

Hasi dira gure ikasleak euren ekimenak antolatzen Ekofish proiekturako. Datorren larunbaterako bigarren eskuko azoka antolatu dute Astigarragan. Animatu eta jarri postuak zeuek ere! Eraman, bestela, erabiltzen ez dituzuen gailu, jostailu, liburu edo arropa horiek!

Irteera olinpikoa

Hemen duzue gure ikasleek irteera horren inguruan ekoiztutako bideoa:

 

Consejo orientador

Esta semana habrá una charla para las familias de 3º de ESO sobre Orientación.

 

CUANDO: 5 de mayo de 2021, miércoles

HORA: 18:30

DÓNDE: Online

TEMA: "De cara a 4º de ESO"

 

NOTA: La charla será en castellano. Se os enviará un enlace 15 minutos antes para conectaros a la sesión.

 

Aurten ere Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketan saritu eta aipatu ugari izan dira gurean

Literatura lehiaketa honetan Donostiako ikastetxeetako ikasleek parte har dezakete adinaren arabera banatutako kategorietan, eta ipuina, bertsoak, olerkia, komikia eta mikroipuina egin ditzakete.

Ikastetxeko ikasle askok parte hartu dute, eta sari eta aipamen ugari jaso ditugu. Guztira 7 saritu izan dira, eta aipatuak, berriz, beste 9 lan. ZORIONAK, beraz, parte-hartzaile guztiei, eta bereziki aipatu eta sarituei! Bejondeizuela!

 

Hona hemen sarituak, mailaz maila:

1. DBHko Lexuri Legorburu Arrieta, Inauteriak bertso sortarekin.

2. DBHko Zihara Paquico Coloma, Maitasun istorioa izeneko komikiarekin.

3. DBHko Carla Magno Carrion, Bukaera onik ez ipuinarekin.

4. DBHko Izar Irazusta Garmendia, Zer arraio! komikiarekin.

4. DBHko Irati Oskoz Egiguren, Burbuilatxoan komikiarekin.

4. DBHko Ane Iparragirre Gonzalez, Hainbat mundu intimo bertso sortarekin.

4. DBHko Naroa San Miguel Ugarte, Konfinamendua bertso sortarekin.

 

Hauexek, berriz, aipatuak:

1. DBHko Eric-Andrei Vladu, Egun ez hain polita komikiarekin.

2. DBHko Nerea Garcia Urbizu, Amets bitxiak ipuinarekin.

2. DBHko Gartxot Elizegi Agirre, Lapurreta ipuinarekin.

4. DBHko Irati Oskoz Egiguren, Ezjakinen eguna mikroipuinarekin.

4. DBHko Naiara Oyarbide Muguerza, Super Liliren abenturak komikiarekin.

4. DBHko June Irureta Gereño, Ikara ipuinarekin.

4. DBHko Ainhoa Garcia Urbizu, Ametsak olerkiarekin.

4. DBHko Beñat Otaegi Arratibel, Hamabiak eta bitako ordularia ipuinarekin.

4. DBHko Erika Zamakola Etxeberria, Nire ordua ipuinarekin.

 

Zorionak berriz ere eta segi irudimenarekin jolasean, mundu berriak eraikiz!

Iñigo Dierez idazlea izan dugu gurean

Irakurzaletasuna sustatzen jarraitzen dugu: Idazleak Ikastetxean programaren barruan, apirilaren 22an  Iñigo Dierez idazlea izan dugu gure 1.DBHko ikasleekin.  Aurtengo ikasturtean irakurri duten Katu liburuaz hitz egin die  Iñigok, eta ondoren, liburuak sortua dien jakinmina asetzeko aukera izan dute,   egin dituzten  galderak Iñigok  erantzun dituenean. 

Jazarpenaren gaia era fantastikoan tratatzen duen nobela hau irakurtzea oso gustukoa izan dute, eta gogoz aritu dira Iñigok esandakoak entzuten!

Musutruk Dantzaldia 21

Hemen duzue pandemiak mugatutako Musutruk Dantzaldiaren bideoa. Zuen gustukoa izatea espero dugu!

 

Irteera Olinpikoa

DBH1ko gure ikasleek egun olinpikoa pasa zuten. Antonio Elortza belodromoa ikusi ondoren, Anoetako miniestadioan, atletismoaren inguruko azalpenak jaso eta praktikak egin zituzten. Maria Vicente munduko txapeldunaren, Ramon Cid entrenatzailearen eta Mikel Odriozola martxadorearen laguntza izan zuten. Ondoren, Atano III eta Gaska polikiroldegian pilotan eta dantzan ibili ziren. Hemen zenbait argazki:

 

 

Irakulzaletasuna bultzatzeko Book Trailer lehiaketan parte hartu dugu

 

Aurten, gure ikasleek oso txukun egin dituzten lanak aurkeztu dituzte Galtzagorri Elkarteak irakurzaletasuna bultzatzeko antolatzen duen 9. Book Trailer lehiaketara. Hogeita zortzi ikastetxek hartu dute parte eta jaso dituzten 250 booktrailer baino gehiagoren artean gure ikasleenak dira zazpi.

Parte hartze bikaina egin dute.  Hemen duzue ikusgai SQUAD C taldearena (1C).

Beti iparralderantz, SQUAD C taldearena

 

Adi! Publikoaren bozketan parte hartzen baduzue Publikoaren saria lortzen lagunduko diguzue: 200 euro liburu eta diskotan gastatzeko bonoa ikastetxearentzat! Eta gainera, bozketan parte hartzen duzuen guztien artean e-reader bat zozkatuko dute. 

Ikastetxeen atalean SQUAD C taldearen Beti iparralderantz booktrailerrari eman zure botoa apirilaren 30a baino lehen, eta ea saria lortzen dugun!

Oso erraza da, bozka ezazu! Hemen duzu esteka:

https://www.galtzagorri.eus/liburu-gaztea/2020-2021/bozkatu  

I. Liburu Azoka

Apirilaren 23ko Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ikastetxean 1.Liburu azoka antolatu dugu.  Etxean jadanik irakurrita dauzkagun edota apaletan hautsa hartzen dauzkagun liburuak trukatzeko aukera eskainiko dugu. 
Etxeko liburua ekarri, berdin du nobela, poesia, antzerkia... izan, eta irakasleari eman, tiketa jaso, eta apirileko azken astean liburu berria eskuratu tiketarekin trukatuta.
Beraz, liburuen jabetza aldatzeko aukera izango dugu, irakurri gabe dugun bat  aukeratu eta gozatzen jarraitzeko. 
Animatu abentura berriak bizitzera!
 
 

Gotzon Barandiaran & Rafa Ruedaren bisita

Martxoaren 17an, asteazkena, 4.DBHko ikasleek Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedaren saioaz gozatzeko aukera izan zuten, gaztelekuan. Musika eta hitza uztartzen dituen emanaldiari esker, euskal abestietan barna bidaiatu genuen eta euskaldunok zeri kantatu izan diogun hausnartu.

Eskerrik asko bioi, oso gustura egon ginen eta!

 

Euskararen 7. ginkana

DBH4ko bi ikasle taldek parte hartu dute aurtengo Euskararen Ginkanan. Puntuazio bikaina lortu dute gainera! Bejondeizuela! Hemen dituzue egindako proben emaitzak:

Ekofish. 2. irteerak