BIDEOAK

 Ekofish proiektuaren laburpena eta agurra

Ikasturtea bukatzeko modu onena, gure ikasleek Ekofisherako prestatu dituzten proiektu guztien laburpena aurkeztea. Lan gogorra egin ondoren, merezitako oporrak gozatu itzazue! 'Datorren ikasturtera arte' gehienoi eta 'zorte on' gainontzekoei!

 

 

Ibaiaren garbiketa

3.Bko IBASA taldeak egindako Urumea ibaiaren garbiketa saioaren bideoa duzue oraingo hau. Zabor asko biltzeaz gain, lehen mailako ikasleek asko ikasi ahal izan zuten ekofish proiektuaz, mikroplastikoen sailkapenaz...

 

Marijo Bilbaori Agurra

Asteburuko urteurren festan egin bezala, klaseak bukatu ziren eguna probestu genuen, ikasleek zein lankideek, laister jubilatuko den Marijori agur maitekorra egiteko. Esker mila eskolari zein pertsonoi eman diguzun guztiarengatik eta gozatu atsedena!

 

Bideoa: https://youtu.be/tEJ5rZHJyGY

Irrisarri 1.DBH

Berandu bada ere, hemen duzue beste bideo bat:

 

Bertiz 2019

Bideo berri bat daukagu. Gozatu!

Lasaitasuna, harridura,

zarata, eromena,

zubien arteko ibilbidea

eta bizitza pasatzen da korrika

Legasako zubian.

 

EKO-TRAP

Jarri gorputza dantzan eta burua martxan! Hemen gure EKO-TRAPa: http://ekofish.matermuseoa.com/eko-trap-finala

 

 

Plastikoak Astigarragako ilarraren egunean

 

Igandean, nahiz eta eguraldiak ez zuen lagundu, Arantzazuko ama BHIko  3.DBHko ikasleek, Astigarragako ilar egunean parte hartu zuten itsas-hondakinen arazoa  ezagutarazi eta jendea sentsibilizatzeko asmoz. Horretarako kartelak, eskulanak, jolasak, eta plastikoekin egindako irudien erakusketa txiki bat ere egin zuten,. Bertara hurbildu ziren haurrek, jolasak egin ahal izan zituzten hondakinetako materiala birziklatuz. Datorren urtean ikasbidaian Parisera joateko asmoa dutenez, pintxoak eta bizkotxoak saltzeko aprobetxatu zuten ere.

 

 

Bertiz DBH2

Ederki pasa zuten 2. mailako ikasleek Bertizen. Hemen horren froga:

 

 

Gora Gipuzkoa Basket!

Arantzazuko Amako 2. DBHko ikasleek GBCko jokalarien bisita izan zuten. Egun horretan jokalarien prestakuntzaz eta taldearen planifikazioaz hitz egiteaz gain, goi-mailako kirolak eskatzen duen ahaleginaz jabetu ginen. Victor Faverani eta Gaizka Maiza izan ziren etorri ziren jokalariak. Haien hitzaldia entzun ondoren zenbait galdera egin genizkien. Atera  genituen ondoriorik nabarmenenak: alde batetik, lana ezinbestekoa dela hobetzeko eta gure ametsak lortzeko eta, bestetik, bizitzak aukera asko ematen dizkigula eta prest egon behar dugula probesteko.

Maiatzaren 25ean Marijok egin  duen pankartarekin eta 2. mailako ikasleek egin dute bideoarekin, GBC - Real Madrid norgehiagoka ikustera etorri nahi baduzu gonbidatuta zaude. Arantzazuko Amaren  babesaz gain zure animoak behar dituzte mailari eusteko. Prest al zaude?
 

Plastikoa arrantzatzen - 3.A

 

Plastikoa arrantzatzen - 3.C

 

Donostiako birikak 2019 - DBH2

 

Mens sana in corpore sano

 Egun olinpikoa pasa omen zute DBH2-ko ikasleek Donostiako belodromoan. Berandu bada ere, hemen egun horren bideoa:

 

Plastikoa arrantzatzen 3.B

 

Dantzaldia 2019

Hemen duzue 2.Bko zenbait ikaslek prestatu duten bideoa:

 

Korrika 2019

 

Bertiz 2019 - DBH3

Bertan ateratako argazkiekin egindako bideoa gozatu!

Zurriola ikusten ez diren plastikoz josita dago

 Asteazkenean, martxoaren 27an, EKOFISH proiektuaren barruan, Zurriola hondartzan izan ginen mikroplastikoak aztertzen. Zoritxarrez asko dago.

 

Euskararen eguna 2018

 Euskararen egunean euskaraldiari amaiera bikaina eman genion. Hauek egunak eman zituen zenbait argazki eta bertso:

Gozatu aho eta belarriak!

 Euskararen egunean euskaraldiari amaiera bikaina emateko gure ikasleek hau prestatu zuten:

Euskaraldia. Hau da gure hamaikakoa!

 

ARGAZKIAK