V. Liburu Azoka

Apirilaren 23ko Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ikastetxean V.Liburu azoka martxan da. Etxean jadanik irakurrita dauzkagun edota apaletan hautsa hartzen dauzkagun liburuak trukatzeko aukera eskainiko dugu.
 
Etxeko liburua ekarri, berdin du nobela, poesia, antzerkia... izan. Irakasleari eman, tiketa jaso, eta apirileko azken astean liburu berria eskuratu tiketarekin trukatuta.
 
Beraz, liburuen jabetza aldatzeko aukera izango dugu, irakurri gabe dugun bat  aukeratu eta gozatzen jarraitzeko. 
 
Animatu abentura berriak bizitzera!
 
 

Emakumeak errepidera!

Martxoaren 5ean, igandean, hainbat ikasle, irakasle eta langile Lilatoian parte hartu genuen. Kirola egiteaz gain, betiko giro mundiala gozatu ahal izan genuen. Beti ere ekitaldi honen helburu nagusia gogoan: emakumeak kirolaren bitartez ahalduntzea.

Inauteriak 2023

Hemen dituzue Palarrak taldeak antolatu zuen mozorroen aurkezpenen zenbait argazki. 2.C taldeak antolatu zuen ezkontzak irabazi zuen desfile onenaren saria eta 1.Dkoek eraman zuten mozorro onenaren saria. Zorionak parte hartu zuten guztioi! Ederki pasa genuen!

2023-2024 ikasturterako matrikulazioa: otsailaren 13tik 24ra

Aurkezpena: otsailak 22, asteazkena, arratsaldeko 18etan

 

Bertsolaritza Donostian

Urtarrilaren 10ean, otsailaren 6an eta 8an, 2. DBHko taldeak Bagera Euskara Elkarteak antolatzen duen Bertsolaritza ibilbidean ibili dira Donostiako kaleetan zehar. Hemengo bertsolaritzaren inguruko azalpenak eman dizkigu Bagerako Malenek. Eskerrik asko, Bagera. Euskara eta euskal kultura denon artean indartuz!

Euskal kultura geureganatuz

Asteazkenean 4. DBHko ikasleek Astigarragako Erribera antzokian musika emanaldi bat izan zuten. Mihise musika taldearen eskutik Euskal Kultura Geureganatuz izeneko emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten. Saio horretan, gure ikasleek euskal musikaren historian giltzarri izan diren kantu tipikoak zuzenean entzuteko aukera izan zuten. Kantu hauen bidez, Mikel Laboa, Negu Gorriak, Ruper Ordorika, Berri Txarrak eta antzeko musika taldeen lana ezagutzeko aukera izan zuten. Gainera, musikaren oinarrizko nozioak modu arinean ikasi zituzten: zer den sintetizadore bat, bateriaren atalak zeintzuk diren, zer diren distortsio padalak, kantu baten sortze prozesua zein den, etab. Ikasleek asko gozatu zuten Mihise taldeak eskainitako emanaldiarekin. Mila esker, Mihise!

Euskararen astea

Emakumeen aurkako indarkeriari EZ!

Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egunean gure ikasleek ere parte hartu nahi izan zuten. Hemen bidali ziguten argazkia:

Euskaraldiko erronkak

Hauek dira gure ikasle eta irakasle batzuk Euskaraldiari begira dituzten zenbait erronka. Eta zurea?

 

Irakurketa saioekin, martxan berriz!

Urriaren 10ean ekin diogu, aurten ere, irakurketa saioei.  Hau da, iaz hasitako irakurmena bultzatzeko proiektuari.

Ikastetxe osoa, astean behin aldi berean, ordu erdiz, isileko irakurketan murgilduta izaten dugu, giro lasai-lasaian, bakoitzak aukeratzen duen irakurketarekin gozatzen.

Bizikletada 2022

Irailaren 22an Donostiako Udalak antolatutako Bizikletada jardueran parte hartu genuen DBH4ko ikasleekin. Bizikletaz Donostian zehar ibili ginen beste eskolekin batera bizikletan ibiltzeko bide seguruak eskatuz.

 

 

Logotipo de Itzuli. Itzultzaile neuronala