Irteera olinpikoa

Hemen duzue gure ikasleek irteera horren inguruan ekoiztutako bideoa:

 

Orientazio aholkua

Aste honetan DBH3ko familientzat Orientazio hitzaldia izango dela jakinarazten dizuegu.

 

NOIZ: 2021eko maiatzaren 5ean, asteazkena

ORDUA: 17:00

NON: Online

GAIA: "DBH 4.ri begira"

 

OHARRA: Hitzaldia euskaraz izango da. 15 minutu lehenago esteka bidaliko zaizue.

 

Aurten ere Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketan saritu eta aipatu ugari izan dira gurean

Literatura lehiaketa honetan Donostiako ikastetxeetako ikasleek parte har dezakete adinaren arabera banatutako kategorietan, eta ipuina, bertsoak, olerkia, komikia eta mikroipuina egin ditzakete.

Ikastetxeko ikasle askok parte hartu dute, eta sari eta aipamen ugari jaso ditugu. Guztira 7 saritu izan dira, eta aipatuak, berriz, beste 9 lan. ZORIONAK, beraz, parte-hartzaile guztiei, eta bereziki aipatu eta sarituei! Bejondeizuela!

 

Hona hemen sarituak, mailaz maila:

1. DBHko Lexuri Legorburu Arrieta, Inauteriak bertso sortarekin.

2. DBHko Zihara Paquico Coloma, Maitasun istorioa izeneko komikiarekin.

3. DBHko Carla Magno Carrion, Bukaera onik ez ipuinarekin.

4. DBHko Izar Irazusta Garmendia, Zer arraio! komikiarekin.

4. DBHko Irati Oskoz Egiguren, Burbuilatxoan komikiarekin.

4. DBHko Ane Iparragirre Gonzalez, Hainbat mundu intimo bertso sortarekin.

4. DBHko Naroa San Miguel Ugarte, Konfinamendua bertso sortarekin.

 

Hauexek, berriz, aipatuak:

1. DBHko Eric-Andrei Vladu, Egun ez hain polita komikiarekin.

2. DBHko Nerea Garcia Urbizu, Amets bitxiak ipuinarekin.

2. DBHko Gartxot Elizegi Agirre, Lapurreta ipuinarekin.

4. DBHko Irati Oskoz Egiguren, Ezjakinen eguna mikroipuinarekin.

4. DBHko Naiara Oyarbide Muguerza, Super Liliren abenturak komikiarekin.

4. DBHko June Irureta Gereño, Ikara ipuinarekin.

4. DBHko Ainhoa Garcia Urbizu, Ametsak olerkiarekin.

4. DBHko Beñat Otaegi Arratibel, Hamabiak eta bitako ordularia ipuinarekin.

4. DBHko Erika Zamakola Etxeberria, Nire ordua ipuinarekin.

 

Zorionak berriz ere eta segi irudimenarekin jolasean, mundu berriak eraikiz!

Iñigo Dierez idazlea izan dugu gurean

Irakurzaletasuna sustatzen jarraitzen dugu: Idazleak Ikastetxean programaren barruan, apirilaren 22an  Iñigo Dierez idazlea izan dugu gure 1.DBHko ikasleekin.  Aurtengo ikasturtean irakurri duten Katu liburuaz hitz egin die  Iñigok, eta ondoren, liburuak sortua dien jakinmina asetzeko aukera izan dute,   egin dituzten  galderak Iñigok  erantzun dituenean. 

Jazarpenaren gaia era fantastikoan tratatzen duen nobela hau irakurtzea oso gustukoa izan dute, eta gogoz aritu dira Iñigok esandakoak entzuten!

Musutruk Dantzaldia 21

Hemen duzue pandemiak mugatutako Musutruk Dantzaldiaren bideoa. Zuen gustukoa izatea espero dugu!

 

Irteera Olinpikoa

DBH1ko gure ikasleek egun olinpikoa pasa zuten. Antonio Elortza belodromoa ikusi ondoren, Anoetako miniestadioan, atletismoaren inguruko azalpenak jaso eta praktikak egin zituzten. Maria Vicente munduko txapeldunaren, Ramon Cid entrenatzailearen eta Mikel Odriozola martxadorearen laguntza izan zuten. Ondoren, Atano III eta Gaska polikiroldegian pilotan eta dantzan ibili ziren. Hemen zenbait argazki:

 

 

Irakulzaletasuna bultzatzeko Book Trailer lehiaketan parte hartu dugu

 

Aurten, gure ikasleek oso txukun egin dituzten lanak aurkeztu dituzte Galtzagorri Elkarteak irakurzaletasuna bultzatzeko antolatzen duen 9. Book Trailer lehiaketara. Hogeita zortzi ikastetxek hartu dute parte eta jaso dituzten 250 booktrailer baino gehiagoren artean gure ikasleenak dira zazpi.

Parte hartze bikaina egin dute.  Hemen duzue ikusgai SQUAD C taldearena (1C).

Beti iparralderantz, SQUAD C taldearena

 

Adi! Publikoaren bozketan parte hartzen baduzue Publikoaren saria lortzen lagunduko diguzue: 200 euro liburu eta diskotan gastatzeko bonoa ikastetxearentzat! Eta gainera, bozketan parte hartzen duzuen guztien artean e-reader bat zozkatuko dute. 

Ikastetxeen atalean SQUAD C taldearen Beti iparralderantz booktrailerrari eman zure botoa apirilaren 30a baino lehen, eta ea saria lortzen dugun!

Oso erraza da, bozka ezazu! Hemen duzu esteka:

https://www.galtzagorri.eus/liburu-gaztea/2020-2021/bozkatu  

I. Liburu Azoka

Apirilaren 23ko Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ikastetxean 1.Liburu azoka antolatu dugu.  Etxean jadanik irakurrita dauzkagun edota apaletan hautsa hartzen dauzkagun liburuak trukatzeko aukera eskainiko dugu. 
Etxeko liburua ekarri, berdin du nobela, poesia, antzerkia... izan, eta irakasleari eman, tiketa jaso, eta apirileko azken astean liburu berria eskuratu tiketarekin trukatuta.
Beraz, liburuen jabetza aldatzeko aukera izango dugu, irakurri gabe dugun bat  aukeratu eta gozatzen jarraitzeko. 
Animatu abentura berriak bizitzera!
 
 

Gotzon Barandiaran & Rafa Ruedaren bisita

Martxoaren 17an, asteazkena, 4.DBHko ikasleek Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedaren saioaz gozatzeko aukera izan zuten, gaztelekuan. Musika eta hitza uztartzen dituen emanaldiari esker, euskal abestietan barna bidaiatu genuen eta euskaldunok zeri kantatu izan diogun hausnartu.

Eskerrik asko bioi, oso gustura egon ginen eta!

 

Euskararen 7. ginkana

DBH4ko bi ikasle taldek parte hartu dute aurtengo Euskararen Ginkanan. Puntuazio bikaina lortu dute gainera! Bejondeizuela! Hemen dituzue egindako proben emaitzak:

Ekofish. 2. irteerak

 

Orientazio aholkua

Datorren astean DBH 4. mailako familientzat Orientazio hitzaldia izango da:

 

NOIZ: 2021eko martxoaren 24an, asteazkena

ORDUA: 17:00

NON: Online

GAIA: "DBH ondoren, zer?"

 

OHARRA: Hitzaldia euskaraz izango da. 15 minutu lehenago esteka bidaliko zaizue.

 

Eta DBH ondoren, zer?

Ikusi al duzue kristalezko sabairik?

Martxoaren 10ean Mikel Astarloza eta Leire Olaberria txirrindulariak izan genituen ikastetxean. Beraien bizitzako ibilbide profesionaleko pausoak eta gertakariak entzuteko aukera izan genuen. Ondorio bezala, Leirek lorturiko mailara iristeko Mikelek baino zailtasun handiagoak izan dituela ikusi da, hau da, kristalezko sabaiei aurre egin behar izan diela.

 

Martxoaren 11ko Oier Gurutzealde eta Maider Mendizabal pilotarien bisitari dagokionean, ondorio berberak atera dira. Umetatik hasita, aukera berdintasun eza dagoela ikusi da, esaterako, emakumeek beren gaitasuna garatzeko baliabide eza dagoela.

Amaitzeko, denek azpimarratu dute kirolean hobekuntzak izateko, erantzun onak izatera iristeko, ezinbestekoa dela egunerokoan lan egitea eta egiten dugun kirola benetan gustukoa izatea.

Ekofish proiektuko lehen irteerak. DBH3

3. mailako ikasleak Ekofish proiektuarekin hasi dira. Martxoaren 3an talde bat Agitiko kala garbitzen egon zen bitartean, beste talde batek Zurriolako hondartzako mikroplastikoak aztertu zituen. Hemen egunak eman zituen argazkiekin egindako bideoa:

Gure ikasleak Urumea bailarako Kronikan

18208 alea

 

 

Otsailaren 23an argitaratu zuten Urumea bailarako Kronikako Ikasleen txokoa. Gure zenbait ikaslek idatzi dituzte bertan ageri diren artikulu eta elkarrizketak:

 

Hona hemen egileak, mailaz maila:

 

2. DBH: Claudia Martin, Nerea Garcia, Irune Vicente eta Nerea Gomez

3. DBH: Markel Artola, Xabi Intxauspe, Maren Etxeberria eta Irune Paskual

4. DBH: Eneritz Alejos, Amaia Antunes, Irati Oscoz, Endika Barral eta Erika Zamakola

 

 

Irakurgai: https://kronika.eus/prentsa/txokoak/

Inauteriak 2021

Otsailaren 17an, asteazkenean, Palarra Euskara Taldekoek bultzatuta, egun berezia ospatu genuen. Zer antolatuko eta mozorro-lehiaketa egin genuen, gelaz gela. Zorionak 1. zikloko txapeldun izan ziren 2.Ckoei eta 2. zikloko 4.Akoei!!!

 

Emakumeak Zientzian 21

 

Eskolan egingo ditugun ekintzez gain, gure inguruan antolatu diren hamaika ekimen interesgarri ezberdinetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Izan kurioso!

Matrikulazioa 2021-2022

2021ko urtarrilaren 18tik 29ra. Informazioa osoa

Eskola garraiorako banan-banako diru-laguntzak. 2020-2021. Deialdia

Eskola garraiorako banan-banako diru-laguntzak. 2020-2021. Deialdia 

 

Euskararen astearen bideoa

 

Euskaraldia eta euskararen astea 2020

Hau da gure talde bakoitzaren ekarpenekin Normalkuntza Batzordeak sortu duen bideoa. Gozatu!

Euskaraldia, ongi etorri Arantzazuko Amara!

Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan. Eman izena!!!

BEKAK. Urriaren 9tik azaroaren 9ra

Eskolara txirrinduaz

Astigarrago Udaltzaingoak prestatutako aurkezpena hemen duzue:

Liburuen zerrenda

Hemen duzue hurrengo ikasturtean erabiliko ditugun liburuen zerrendak (ez da aldaketarik eman aurreko ikasturtetik):

 

DBH1 DBH2 DBH3 eta DBH4

 

2020-2021 IKASTURTERAKO AURREMATRIKULA

 2020-2021 ikasturterako matrikulazio epea irekitzear dagoela eta, bilera informatiboa egingo dugu ARANTZAZUKO AMA BHIri buruz. Bertan, Bigarren Hezkuntzaren ezaugarri nabarmenenak eta gure lanaren ardatz orokorrak aipatuko dizkizuegu eta, jakina, zuek izan ditzakezuen zalantzak argitzen ere saiatuko gara. Zuen artean gure Ikastetxea ezagutu nahi duen norbait badago, ongi etorria izango da.

Beraz, datorren asteartean, urtarrilaren 27an, Martuteneko egoitzan, arratsaldeko 6etan egingo dugun bilerara gonbidatu nahi zaituztegu.