Ikastolaren ezaugarriak
Akonfesionaltasuna:
Ikastola osatzen duten partaide guztien baloreak eta erlijioari buruzko iritziak errespetatu behar direla deritzogu inongo diskriminazio motarik eman ez dadin.Dena dela, gurasoak hala eskatuz gero erlijio-heziketa emango da,guraso haien haurrentzat.
Anizkortasuna:
Ikastola anitza izan nahirik ,euskal gizarteko aukera ezberdinen askatasunean eta errespetoan oinarrituko da gure hezkuntza.Horregatik guraso,haur eta irakasleen adierazpen askatasuna erespetatuko da berauen kontzepzio sozial,erlijioso edo politikoak ere errespetatuko direlarik,guzti hau Hezkuntza Proiekto hau onartuz eta errespetatuz,noski.
Hizkuntzaren trataera:
Ikastetxeko helburu izango da bertan eskolarizatzen diren haurrei euskerazko irakaskuntza ziurtatu eta ama hizkuntza erdera dutenen euskalduntzea. Euskalduntzea egoki eta progresiboki eman dadin ,eredu antolaketa bat eskainiko da .
Gure ingurunean bizi dugun euskeraren egoera diglosikoa kontutan izanik, ikastolaren helburu izango da eskola barrura begira egoera diglosiko hori inbertitzea ,honek euskeraren aurrean ,jarrera aktibo bat eskatzen diolarik ikastolari .
Beraz,ikastetxeko hizkuntza euskera izango da eta gaztelania ,gai bezala landuko da haurrak bi hizkuntzen errespetoan heziko direlarik.
Hirugarren hizkuntza bezala ingelera eskainiko da,eskaintza hau 4 urtetatik aurrera izango delarik,"eleaniztasun goiztiarra"ren proiektuaren barne gaudelarik .
Ikastetxe integratzailea;hezkuntza integrala .
*Hezkuntza, ingurua eta gizartea kontutan hartzen duen iharduera bezala ulertzen dugu,ez aparteko arlo bat bezala,beraz,ikasle-eskola-gizartearen artean ematen den interakzioa bultzatzeari deitzen diogu HEZIKETA INTEGRALA .
*Heziketa integratzaila aurrera eraman nahian ,haurren heziketa osoa edo integrala bultzatuko dugu.Horretarako haur bakoitzaren ezaugarriak(maila sozio-ekonomikoa,araza.etnia...) kontutan hartuko dira eta egoera hau talde osoaren aberastasunerako baloratu egingo da.
Ondorioz,eskainiko dugun heziketa ,irakaskuntza akademiko hutsetik aldenduko den hezkuntza integrala izango dugu helburutzat.
2.4 Balore eta jarrerak.
· Sexu desberdintasunari dagokionez,neska-mutilak berdintasunean heziko dira,sexismoa ekidituz.irakasleok egoera diskriminatzailerik egon ez dadin erne egongo direlarik ,bai eguneroko elkar bizitzako egoeretan baita ere zuzenki irakaskuntza arloari dagokion egoeretan :Testu-liburu etabar.
Bestalde ikastola ,hezkidetza proiektoak aurrera eraman ahal izateko behar diren baliabdeak lortzen saiatuko da.
* Norberaren autoestima ,elkarrenganako errespetoa eta inguruarekiko errespetoa sus
pertuko dira..
· Haurren autonomia -heziketan oinarritutako jarrerak suspertuko dira:Solidaritatea,
Iniziatiba (edo ekimena?) eta jarrera kritikoa .
* Eguneroko lanean ,jakingura eta interesa suspertuko dira
2.5. Ikastola berritzailea .
* Gure hezkuntza-iharduera,garaien aldaketekin bat datorren dinamikotasunean oinarri
tuko da.hau da,hezkuntza mundura egokitzen diren berrikuntzak kontutan hartzen saiatuko gara ,beti ere gurasoak jakinaren gainean utziz eta horretarako,irakaslegoaren erreziklai eta prestakuntzari behar zaion garrantzia eskainiko diogu .
2.6. Demokratikoa eta autonomoa .
· Administraritzaren titulartasuna onartuz zentruko autonomia landuko duena.
Ikastolako AIA dokumentuak (barne antolaketa eta araudiak) erregulatzen duen bezela ,guraso,irakasle eta gainontzeko langile eta administrazioaren orkezkariek gestioan eta erabakietan parte hartzen dutelarik .
BESTE EZAUGARRI BATZUK:
*Euskalduna: Euskararen eta Euskal Kulturaren trasmisio,garapen eta potentziazioarekin guztiz konprometitua .
*Publikoa:Hezkuntza, zerbitzu publiko bezala ulertzen duena. Zentzu honetan konpentsatzailea, desberdintasu sozialak gainditzen saiatuko dena.
*Irakaskuntza akademiko hutsetik aldenduko den hezkuntza integrala eskainiko duena.
*Haurren autonomia heziketan oinarritutako jarrerak suspertuko dituena: solidaritatea,iniziatiba,,eta jarrera kritikoa
*Askatasunean eta errespetoan oinarritutako ikastetxe anizkorra.
*Ingurua eta gizartea kontutan hartzen duen ikastetxe integratzailea.
*Berritzailea: Konstruktibismoan oinarritutako metodologia daraman ikastola.
*Ez sexista.
*Akonfesionala.
*Demokratikoa eta autonomoa.