Otsailean Felipe Uriartek zuzendutako ‘Oxigenoa euskarari 6000 metroan ere’ dokumentalaren proiekzioa ikustera joan ginen Oronara. Filman hemengo gazte talde batek Nepaleko sherpa batzuekin izandako esperientziak kontatzen dira. Proiekzioaren ondoren solasaldia egin genuen eta gure zalantzak argitzeaz gain argazki bilduma ederra eskuratu.

Pena da 6000 metroan euskara egin daitekeela ikustera joan ginen egun horretan, hemen, Euskal Herrian bertan, harrera egin zigun pertsona gaztelania hutsean aritu zitzaigula. Hurrengoan ea 100 metroan ere euskaraz egin dezakegun!