Kantutegia

2019ko abenduan, Tabakaleran institutuetako gazteen batzordeen topaketa egin zen. Topaketa horretatik batzordeen artean elkarrekin aurrera eramateko jarduera bat adostu zen:Gazteen euskal kantutegi berria osatzea. Horri begira ondorengo urratsak ematea adostu zen Donostiako Udalaren, Berritzegunearen eta parte hartu duten institutuen artean.

- Batzorde bakoitzean bi arduradun izendatzea. 

- Arduradunekin watsap taldea osatzea koordinazio lanak egiteko. 

- Institutu bakoitzean kantutegian txertatzeko 15 abesti aukeratzea. 

- Batzordeetan aztertzea landutako zerrenda nola hedatu

- Batzordeen artean ideiak trukatzea. 

- Playlista osatzea. 

- Hedapena eta girotze lana egitea institutu bakoitzean. 

- Gazte batzordeen bigarren topaketa bat egitea: proiektuari amaiera emateko eta elkar ezagutzen jarraitzeko jaialdi moduko bat egitea Tabakaleran. 

 

Prozesu honetan ebete hizkuntza-zerbitzuetatik laguntza eskaini zaigu eta dinamizatzaile bat aritu da gazte batzordeak motibatzen eta koordinatzen. 

Martxoaren erdialdera bitarte aurreikusitako urrats guztiak eman dira eta erraz bideratu da proiektua: batzordeek gogoz hartu dute, abestiak aukeratu dituzte, hedapena egiteko ideiak lantzen hasi dira, jaialdira begira ere gogotsu agertu dira eta abar.  Baina, martxoaren 15ean institutuak itxi dira Koronabirusa dela eta, eta proiektuak gelditu egin dira. Etxealdia ezartzean aurrera egiteko modurik ez da ikusi. 

Institutuetan ezin  da hedapen lanik egin, eta jaialdia ere bertan behera utzi behar izan da. Batzordeetako parte hartzaileei azaldu zaie udazkenean behar bada heldu  ahal izango zaiola gaiari berriro. Proiektua amaitu gabe geratu da baina behintzat euskarri bat sortu da, eta gutxieneko emaitza bat ikusiko dute gazteek. Oso ondo baloratu da ekimena, nahiz eta ez den azken saioa burutu. Ezinbestekoa iruditzen zaie ikasleei egindakoa balioan jarri dela adierazteko, zabalpena ematea.  Ikastetxe barruan ere zabalpena ematea ere interesgarri litzateke. Abestien aukeraketa egina zegoenez, playlista osatzea eta argitaratzea  erabaki da eta horrela egin da. Zerrenda luuuzea osatua dute spotify-n, eta edonoren eskuragarri... Beraz, ikastetxean zabaltzeko aukera erraza erraza eskaintzen du.


 

ZERRENDA GUZTIAK BATUTA, 67 ABESTI DITU BEREZ KANTUTEGIAK, BAINA 3 ABESTI EZ DAUDE SPOTIFY-EN: BEGI UMELAK (LORRATZ), LOKALEKO LEIHOTIK (BETIZU), BOKAYUA TORTIYANA. 

 

PLAYLISTA ENTZUTEKO LINKA BIDALTZEN DIZUT JARRAIAN:

https://open.spotify.com/playlist/7Mepinwz5E2RajsAIPWi7n?si=AMHsNUCYT-2p05rSCalGqQ

Gure eskolan ondorengoa izan da sortutako playlista, hori osatzeko nola egin duten ere azaldu dute eta zabaltzeko zer pentsatu zuten ere bai.

 

INSTITUTUAK

KATUTEGIRAKO 

EGINDAKO ABESTIEN 

AUKERAKETA 

NOLA EGIN DUTEN

ABESTI HORIEN AUKERAKETA 

NOLA HEDATU INSTITUTUETAN

ARANTZAZUKO AMA 

1.- BOKAYUA TORTIYANA 

2.- OSTIRALTXO (IMUNTZO ETA BELOKI) 

3.- PORRU PATATA (GOZATEGI) 

4.- AURRERA ALTSASU (ALTSASUKO GURASOAK, JULIO SOTO, MIREN AMURIZA, EÑAUT ELORRIETA, AIORA, EVARISTO, EL DROGAS, ETAB.)

5.- EGUNERO (TXILTXOKO) 

6.- HABLAME EN CRISTIANO (ALAITZ ETA MAIDER) 

7.- AURRERA DOA (BRIGADE LOCO) 

8.- KATEDRAL BAT (BERRI TXARRAK)

 9.- BESTE BEHIN (ETS) 

10.- ENARAK (NOGEN) 

11.- HEMEN(VENDETTA)

12.- ALDAPAN GORA (HUNTZA) 

13.- AMETSETAN (ETS) 14.- BEHAR ZAITUT (HESIAN) 

15.- KATUEK BEZALA (THE USKI’S) 

“HASTEKO, ORRI BATEAN BALDINTZAK IDATZI GENITUEN ETA AZPIAN TOKIA UTZI GENUEN 15 ABESTI IDATZI AHAL IZATEKO. PAPER HORI, GELA BAKOITZEAN JARRI GENUEN, ETA BATZORDEKO PERTSONA BANA JOAN ZEN GELA BAKOITZERA AZALPENAK EMATERA ETA DUDAK ARGITZERA. HURRENGO ASTEAN, PAPERAK JASO GENITUEN, ETA BERTATIK ZERRENDA BAT ATERA DUGU ATERA DIREN ABESTI GUZTIAK JARRIZ ERREPIKATU GABE. BATZORDEKO KIDEOK, ZERRENDA HORTAKO 15 ABESTI EGOKIENAK HAUTATU DITUGU.” (AITANA) 

“GUK PENTSATUTA GENEUKANA, KANTUTEGIA IMPRIMATU ETA PATIOAN JARTZEA ZEN, JENDEAK IKUSTEKO. HORRETAZ GAIN, OSTIRALERO ABESTIEN INGURUKO KAHOOT BAT EGITEKOA ASMOA GENUEN, ETA ABESTIREN BAT ENTZUTEKOA.” (AITANA) 

 

APIRILAREN 23KO FESTA EDO BATZORDEEN ARTEKO TOPAKETARAKO IZAN DITUZTEN IDEIAK:

 

“HAMAIKETAKOA EDO JATEKO ZERBAIT EGOTEA.” (ARANTZAZUKO AMA) 

“DJ BAT, NOIZBEHINKA KARAOKEA IZANGO DUENA, HAU DA, ESTENATOKIRA IGO ETA ABESTEKO TARTEAK IZANGO DITUEN DJ BAT” (ARANTZAZUKO AMA) 

“TEMATIKA BAT IZATEA FESTAK, ANTOLATZAILEEK AUKERATUA” (ARANTZAZUKO AMA) 

 

Hurrengoa
Oharrak
Ez dago iruzkinik oraindik. Izan lehenengoa.